XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sopela eta Urdulizko errotak

Ikerketarako bokazinoak herrien eta euren ohituren zuzuan ibiltzera bultzatu nendunetik, bada behin eta barriro neure buruari erantzun gurean egiten doazen galdera pare bat: non eta noiz.

Inbestigazino mailako gaietan, uruna ihotzeko errotak erakarri naure gehien.

Vaiven edo barquiforme erako izenakaz aitatzen diren errotik zaharrenak non eta noiz erabili izan ziren jakitearen bila ibili nintzen.

Gaur, badakigu Ekialde Erdian eta Asia Txikiko baserritar gizarteak baino arteragokoek erabili eudena, orain dala 9.000 edo 10.000 urte ingeru.

Europa osoan Jesukristo baino 500 urte arterago sano ezuna zan buelta bueltaka eskuz eragiten akon errota sortu aurretik eta hebraitarrek orain dala 4.000 urte sortu euden tartean ikerlari batzuen eretzian harrizko morteroa erabili izan ei zan.

Neurriko errotarri bateri norberak eskuz eragitea sano nekosoa danez, uraren jausteak paletadun errubeda bat buelta bueltaka iminita, errekaren indarrak aprobetxatuz egitea akorda akon maina handiko bururen bateri.

Eta era horretara, errubedaren mogimintua errotarriari trasmititzearena, orain dala 2.100 urte ingeru agertu ei zan.

Ibi eta ur korrien bazterretan erreka errotak dekuz harrezkero.

Haizerrotak bere, Persian agertu ziren lehenengokoz VI. mendean eta mareek eragindakoak XI.ean Adriatikoan.

Euskal Herrian, Arabako Elvillarren topa zan orain 4.780 urte erabilten euden vaiven erako ihogailu bat.

Sasoi berean erabili izango ziren, seguruenik, Leioan, Berangon, baita Sopelan bere topakoak.

Morteroak Barrikan (1959) eta Berangon (1985) ezeze Sopelan bere (1959) topa izan direz.

Bizkaian, Sopuerta eta Forun agertukoak hartzen direz eskuz eragindako buelta bueltakako errotik zaharrenatzat.

Zentzuzkoa deritzogu, martxan, orain 2000 bat baino arean urte gitxiago egonekotzat hartzea.

Eta holan, erreka erroten gaiari helduta, Bizkaian, 1.053.ean, Elorrion egindako donazino batena agertzen da lehenengokoz. (I)Alberto Diez: Berango 40.000 años de Historia. Bilbao.1990.163-171 orrialdeetan.

Honartekoa izan daitela abiakera, hurrengo numeroetan goaz-ta Sopela Urdulizko erroten gaiari oso osoan oratzera.

ALBERTO DIEZ